Talde txikietan baladari buruzko hainbat eskema egin ditugu, orain idazlan honetan ikasi duguna azalduko dut.
“Ballade” hitzetik datorren kantu narratiboak dira baladak, Erdi aroan trobadoreen artean erabiltzen ziren. Hasieran, kanturako eta dantzarako erabiltzen ziren baina ondoren errezitatzeko erabiliak izan ziren. Baladaren ezaugarri berezi bat pertsonaien deskribapenak ez direla azaltzen da.
Baladak forma berezia dute; zehazki finkaturiko forma poetikoa bilakatu zuten. Hiru neurtitz edo bertso lerro bat, gehienetan, isometrikoak izaten ziren lelo batez bukatuak baina baziren ere zortzi neurtitzeko estrofak.
Hiru taldetan banatzen ziren: Eredu epikoa, eredu epiko-lirikoa eta eredu epikoa.
-Eredu epikoa, XV eta XVI mendeetan zehar erabiltzen zen eredu epikoa; Jauntxoen ekintzak eta bizi giroa kontatzen zuten. -Eredu epiko lirikoa, XVI. mendean erabiltzen zen, guduak eta maitasuna ziren kontagai nagusia. -Eredu lirikoa, XVIIII. mendeko eredua da, sinboloen eta elkarrizketa bitartez adierazten zen eredu mota hau. Bitxikeria bat, amodioa gai bakarra zuela da.
Baladak hainbat ezaugarri ditu:
Paralelismoa: Egitura sintaktiko bat berriz erabiltzea informazio xeheagoa emanez da. Errepikapenak: Hitzak edo hitz multzoak asko errepikatzen dituzte indarra hartzeko eta entzuleen arreta pizteko. Errima: Errima, antzeko soinua duten silaben multzoa da, atsegina egiten zaigun soinua esate baterako. Adibidez: Bihotzik (-tzik), hezurriik (-rrik), gezurrik (-rrik)
Eta bukatzeko, metrika eta errima dugu ezaugarri gisa.